Informazio-konpetentziak materiako bloga IKO09pmadrid

8 enero 2010

27. EKARPENA. Irakurketa-galderak

Archivado en: General — peiomadrid2 @ 13:39

Hona hemen ikasgaiaren azken ekarpena, 27. ekarpena. Honakoan informazioaren kudeaketaren inguruan aritu naiz, testu bat irakurri ostean. Nire iritzia ere aurkituko duzue, azkenengo partean. Honekin amaitzen dut ikasgaia, baina ez bertan ikasitakoa.

7 enero 2010

26. EKARPENA. Gure feedback-a

Archivado en: General — peiomadrid2 @ 22:25

Hau da ikasgaiaren azkenaurren ekarpena. Gure feedback-a ikusiko duzue hemen, lauhilabete honetakoa.

27 diciembre 2009

25. EKARPENA. RSS jarioa

Archivado en: General — peiomadrid2 @ 14:26

Hona hemen RSS jarioa aztertzen duen ariketxoa. Nire blogean gertatzen diren berriztapenen berri izango dut Google Reader-en, blogaren RSS-a sortu dut eta.

26 diciembre 2009

24. EKARPENA. Hemerotekak aztertzen

Archivado en: General — peiomadrid2 @ 15:16

Kaixo eta Zorionak!!! Hementxe duzue hemerotekak aztertzen dituen ariketa laburra.

14 diciembre 2009

23. EKARPENA. Albiste kudeatzaileak, Google news

Archivado en: General — peiomadrid2 @ 15:58

Atzo, Abenduak 15, klasean Google noticias albiste bilatzailea aztertu genuen, baita nola funtzionatzen duen ere. Horretarako, zazpi galdera zituen ariketa hau egin genuen.

22. EKARPENA. MCU datu-basea

Archivado en: General — peiomadrid2 @ 14:13

Hona hemen MCU datu-basea aztertzen duen ariketa. MCU Espainiar Estatuko filmen munduko informazio anitz duen webgunea da da.

8 diciembre 2009

21. EKARPENA. Filmeen datu-baseak konparatzen.

Archivado en: General — peiomadrid2 @ 14:00

Hementxe duzue IMBD, Rottentomatoes eta Allmovie datu-baseak aztertu eta erabiltzen ikasten lagundu didan ariketa.

2 diciembre 2009

20. EKARPENA

Archivado en: General — peiomadrid2 @ 15:44

Hona hemen Aialak eta nik Aialaren Mindomoan egin genuen adimen-mapa. Mapak zinemarekin serikusia duten web orri ezberdinak aztertzen ditu.

1 diciembre 2009

19. EKARPENA. Zinema eta Filmen datu-baseak aztertzen

Archivado en: General — peiomadrid2 @ 23:23

Abenduaren  2an IMDb datu-basea aztertzen ibili ginen klasean, eta horretarako ekarpen hau egin nuen.

29 noviembre 2009

18. EKARPENA. Sarbide-irekiko irudi-bankuak aztertzen

Archivado en: General — peiomadrid2 @ 15:56

WIKIMEDIA COMMONS

Wikimedia Commons-en jabea Wikimedia Foundation organizazioa da. Organizazio honen helburua ez da dirua lortzea. Bertan aurkitu dezakegun materialari dagokionez, multimedia artxiboak izango dira guztiak, hau da, bideoak, argazkiak, soinua …etab. Gainera, artxibo hauek edonork igo ditzake. Horrela, wikimedia commons-en sartzen diren pertsona guztiak beste erabiltzaileen lanak ikusi eta hobetu ahal izango dute. Azken finean, webgune hau Wikipedia bezalakoa da, guztion partaidetza sustatzen du eta erabiltzaile guztiak dira webgunea hain handia izatea ahalbidetzen dutenak. Wikimedia Commons-en eskegita dauden artxiboak babesteko, Creative Commons lizentziak lanetan jarri daitezke. Horrela, artxiboarekin egin daitekeena argi geratzen da. Bilaketa aurreratua aukeratzen dugunean, Wikimedia Commons-eko guneak agertzen dira pantailan. Guk egin behar duguna, bilatzen ari garen artxiboa non dagoen badakigu, gune baten edo bestearen gainean klikatzea izango da eta horrela gune horretan bakarrik bilatuko du Wikimediak.

Wikimedia Commons-en egindako bilaketa: skateboard hitza idatzi dut bilatzailean eta search-en gainean sakatu dut. Ondoren, 20 bat artxibo agertu zaizkit pantailan, guztiak skateboard hitza tituluan zutela. Artxibo horietatik gehienak argazkiak dira baiana badago soinu artxibo bat ere. Hau da arkitu dudan argazkietako bat:

File:Chicken on a skateboard.JPG

Wikimedia Commons webgunetik gehien gustatu zaidana eskaintzen dituen aukera mordoa izan da. Erregistratu egiten bagara, edozein artxibo igotzeko aukera izango dugu, baina aukerak ez dira hor amaitzen. Beste pertsonengatik igotako artxiboak ere hartu ditzakegu, hori bai, CC lizentziak errespetatuz. Gainera gure lanak CC lizentzia hauekin babestu ahal ditugu. Gutxien gustatu zaidana webgunearen diseinua eta aukera batzuk konplexuegiak izatea izan da. Webgune hau edozein motatako artxibo bat behar dudanean erabiliko nuke.

EUROPEANA

Webgune honen sortzailea Europar Barasuna da.  Wikimedia Commons-en antzera, Europeanak mota guztietako artxiboak eskaintzen ditu: bideoak, irudiak, soinu artxiboak edo liburu eta aldizkariak.  Baina webgune honek Wikimedia Commonsekin ezberdintasun nabari bat dauka: bertan dauden artxibo guztiak ez dituzte erabiltzaile arruntek igo. Hau da, Europeanan eskegita dauden bideo, irudi argazki eta horrelakoak EB-ko luburutegietatik, museoetatik edo galerietatik atera izan dira.  Europeanak erabiltzen duen lizentzia mota betiko Copyright-a da, hau da, ezin dira artxiboak komertzializaziorako erabili. Copyright esan nahi duena eskubide guztiak erreserbatuta daudela da. Europeanaren bilaketa aurreratua erabiltzeko nahiko sinplea da eta gainera oso efektiboa da. Webgunean dauden artxiboak hauen izenburuengatik, sortzaileengatik, egin ziren datarengatik edo edukiengatik bilatu daitezke. Horregatik, bilatzen ari garen artxiboaren  ideia zehatz bat badugu, oso arin arkituko dugu bilatzaile aurreratuarie esker.

Europeanan egindako bilaketa: Platón hitza jarri dut bilatzailean eta “búsqueda”-n klikatu ondoren 12 emaitz izan ditut. Lehenengo emaitza Platonen irudi bat da, baina beste guztiak bere testu filosofikoak dira. Totalean 235 emaitz izan ditut, gehienak testuak.

Image title: Porträtmedaillons von Platon, Theophrastus, Aristotheles, Seneca, Demokrit und Diogenes

Webgune honetatik geheien gustatu zaidana kalitatezko informazioa dutela izan da eta informazio hori guztiz fidagarria dela. Baina gutzien gustatu zaidana artxiboen Copyright-a izan da, artxiboekin ezer egiten uzten ez dizuna. Europenana lan baterako informazioa bilatu beharko banu erabiliko nukeen.

Página siguiente »

Tema Rubric. Blog de WordPress.com.

Seguir

Get every new post delivered to your Inbox.